miércoles, 6 de mayo de 2015

CALENDAR

BIDEOA

MUGIKORRA ETA OSASUNAREN

MUGIKORRAK ETA OSASUNA

OSASUNA ETA MUGIKORRA Oraindik ere ez dago esaterik intentsitate txikiko irrati-maiztasunaren eta minbiziaren arteko harremana dagoenik. Ikerketa askotan ez da harremanik topatu, baina proiektu koordinatu batean. 100 sagu transgeniko hartu dituzte, genetikoki manipulatuta linfomak izateko joera zutenak, eta 18 hilabetez 900 MHz-eko irrati-maiztasunen eraginpean egon egunero ordu betez. Emaitza honakoa izan da: sagu horiek besteek baino bi aldiz tumore gehiago izan dute. Erresuma Batuko Nottingham-go unibertsitatean David Pomerai doktoreak nematoko (zizare) transgenikoak gau batez 750 MHz-eko irrati-maiztasuneko eremuan eduki zituen eta hurrengo goizean larba horiek besteak baino bost aldiz azkarrago hazi ziren. Beraz, uhinek minbiziak bezala zelulak azkarrago ugalarazten dituztela pentsa daiteke. Pomerai doktoreak ordea, ez du uste hori kezkagarria denik, zeren zizarea gau batez uhinen eraginpean edukitzea pertsona 10 urtetan edukitzearen baliokidea baita. Washington-go unibertsitatean Henry Lai ikerlariak ere bere saioak egin ditu 2.450 MHz-eko uhinen pean arratoiak edukita. Arratoien buruko zeluletan ADN kalteturik aurkitu dute, eta ondorioz, telefono higikorretako maiztasunak erabiliz ikertzen hasi dira. ONURAK ETA KALTEAK Desplazamenduak egin beharra saihesten digute, urruti dauden pertsonekiko harremana ahalbidetzen digute, eta oso baliagarriak gerta daitezke zenbait larrialdi kasutan. Baina baditu bere alderdi txarrak ere, telefono mugikorraren erabilpenak intimitatearen galera ekarri baitu: lehen zenbait leku publiko zein pribatutan egon ohi zen isiltasuna orain noiznahi eteten dute era guztietako zarata, soinu eta melodiek edo modan dagoen idolo musikalen baten abestiek. Denbora asko kentzen dute eta ume txiki gehiago erabiltzen dute.

ONGI ETORRI

Ongi etorri partehartzaileak!!!! Bloga informatikari buruz izango da eta zuen guztokoa izatea espero dut. Agur bero bat.